XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

105 SALMOA Errukitu zitzaien bere maitasun aundiaz.

Ir. Esker ona Jaunari ona delako; D. Aren maitasuna betikoa delako.

1T. Nork esan Jaunaren indarrak egiñak? Nork adierazi Aren goreskizun guztiak?.

Bai doatsu, aginduak bete oi dituztenak, eta zuzen dena beti egiten dutenak!.

2T. Oroi zaitez, Jauna, nitaz, erri au maite duzunaz, zatozkida zure salbamenaz: zure autetsien zorionaz poztu nadin, zure erriaren pozez dezadan atsegin, gaillendu nadin zure ondarearekin.

Ir. Gurasoen antzera oben egin dugu, gaiztakeria ta txarkeria egin ditugu.

Gurasoek Ejipto-n ez zituzten ezagutu zure mirariak, ez ziren oroitu zure grazi ugariaz, Itxas Gorrian txit Goikoaren aurka jeiki ziran.

Baiña salbatu zituen Bere izenagatik, Bere indarra agertzeagatik.

Oiu egin zion Itxas Gorriari ta legortu zen, ur aundien barna, basamortuan bezela eraman zituen, (...).